Irakaspenak

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2016ko otsailaren 14a

Nik ez dakit zer egin behar den, esango didazue. Ikusi izan ditugu gurasoak bere seme-alabak ejertzitoko militarrak bezala entrenatzen, beraien gustuko kirolean beraiek lortu gabeko lorpenak lortu zitzaten. Antzeko zerbait gertatzen da eskola kontuetan ere; gurasoek emaitza ona hobetsita edozer onartzen dutela ere ikusi izan dugu.

Ikusi izan ditugu gazteak zaharragoei zer egin behar duten eta nola esaten. Eta nola ez, ikusi ditugu zaharragoak gazteagoei zer eta nola egin behar duten esaten. Ikusi ditugu gizonezkoak feminismoak aurrera egin dezan emakumeei zer egin behar duten esaten. Ikusi ditugu herri batekoak alboko herriko lagunei zer egin behar duten esaten eta zerrenda hau amaigabea litzateke.

Denok daukagu goitik behera kontrolatzen dugun gairen bat, arrantza, literatura, motor kontua, pilota… baina badira guztia kontrolatzen dutenak eta horiekin argi, gehiegi erakutsiko digute eta.

Nik ez dakit zer egin behar den, esango didazue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!