Gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2015eko azaroaren 15a

Aurreko astean, Donostiako Kortxoenean zeuden lagunak kanporatu eta gaztetxea eraitsi zutenean gure eskualdeko gaztetxeak etorri zitzaizkidan burura.

Ezin izan nituen herria asko gaztetxerik gabe imajinatu eta imajinatu nituen herri askok zati handi bat falta zuten.

Herriari ez ezik bertako gazteoi ere asko ematen digute gaztetxeek, bizitzako beste eremutan baliagarri zaizkigu mila irakaspen: jendaurrean hitz egiten ikasteko, belaunaldi ezberdinak batzeko, proiektu ezberdinak elkarlanean gauzatzeko, garagardo barrilak aldatzen ikasteko, patata tortillak egiten ikasteko, herriko gazteen musika kontzertuak entzuteko, bertako antzezleen obra txikiak ikusteko, talde ezberdinak ezagutzeko eta nola ez, gure lehendabiziko parrandak egiteko.

Lagun artean, bestelako herri baten alde lan handia egiten da Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetan eta Kortxoenea adibide polita zen. Denon bultzada beharrezkoa da antzeko proiektuak aurrera egin dezaten. Babestu eta zaindu ditzagun gure gaztetxeak, kantuan dioten moduan ez daukanak ongi baitaki edukitzea zein den ona.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!