Lana eta festa, horrelakorik ezta!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2015eko urriaren 10a

Igande honetan euskal jaia ospatuko dugu Anoetan: azoka, desafioa, erakusketa, jana eta edana, kontzertuak… ekintza ugari izaten dira urtero eta noski, aurtengoa ere bide beretik doa.

VIII. Jaia izango da aurtengoa eta urtez urte gero eta indar handiagoa du urriko bigarren igandeko festa honek. Baina festa hau ezinezkoa litzateke herritarren parte hartzerik gabe. Udan sartu aurretik hasten dira lehen prestaketak eta urria iristerako lantalde ezberdinek prest izaten dute guztia. Musu-truk herriaren eta bertako kulturaren alde lan izugarria egiten dute herritar askok, eguna baino lehen eta baita egunean bertan ere.

Horregatik da hain seinalatua Euskal Jai Eguna Anoetan, herritarrok herritarrontzat egindako jaiak direlako, etxeko otorduek bezala, norberak prestatutako jaiek ere beste zapore bat izaten dutelako. Herritarrak festa gogoz ibiliko gara eta ingurukoak ere eskuzabalik hartuko zaituztegu, guztiak zaudete gonbidatuta. Gora euskal jaia!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!