Lepoz lepo, zorrak zor eta lepoa lodia. Ez da berdina Bartzelonako alkatearen soldata ( 37.000) edo Zestoako alkatearena (52. 707); ez eta Madrilgoarena (45.402) eta Oriokoarena ere (60.378).
Herri bateko alkatearen soldatak zenbateko izan behar duen erabakitzen ez dago erraza, eta askotan herritar kopurua ez da erabakigarriena izango. Posible da herri txiki bateko alkateak teknikari eta laguntzaile gutxiago izatea eta lan gehiago egin behar izatea eta alderantziz. Baina izan gaitezen serioak.
Kontua ez da ez zuri eta ez beltz, baina zuriari zuria eta beltzari beltza. Herri bateko alkate izatea bada nahiko ardura eta 24 orduz gainera. Alkate baten soldatak duina behar du derrigor baina bada nolabait arautzeko garaia. Graziosoa da udaletxe batean alkate berri hautatu (eskuineko edo ezkerrekoa delarik ere) eta plenoko lehenengo erabakia soldataren igoeren eta beherapenen inguruko erabakia izatea.
Gozategik dioen bezala «politika, ez da ezer, politika».