Hala ere, Eibarko entrenatzaile dela aurreko igandean Almeriako prentsa-aretoan erakutsi zuen jarrerarekin nire idoloen zerrendan postu asko egin ditu gora.
Partida amaitu eta prentsa-aretoko galderak erantzuten ari zela, kazetari batek euskaraz egin zion galdera eta normala den moduan, Gaizkak, euskaraz erantzun zion. Bertako kazetariak gustura ez eta purrustan hasi ziren. Egoera ikusita, prentsa-aretoko arduradunak errespetua eskatuz isiltzeko eskatu zien, beraien galderak -gaztelaniaz noski- ondoren erantzungo zituela eta. Berriro ere egoerak bere horretan jarraitzen zuela ikusirik, Garitanok bere aulkia utzi eta alde egin zuen.
Duintasun handia erakutsi zuen Gaizkak eta momentuan hartu beharreko erabakia zirt edo zart ederki hartu zuen. Inori ezer leporatu gabe, oldarraldirik gabe, adierazi nahi zuena paregabe adierazi zuen. Ez zen erabaki erraza izango baina uste dut irakaspen paregabea izan zela euskaldunontzat. Pertsonai ezagunek badute ezagun diren aldetik eredu izateko betebehar bat eta Gaizkak eredu papera behar bezala egiten duelakoan nago.
Mila esker euskaldunoi horrelako erakustaldia emateagatik eta mila esker eredu izateagatik!