Hau beti pobre biziko dela gero aberats hiltzeko!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2014ko abenduaren 14a

Goiz batean, enpresaburu bat kostako herri txiki bateko portuan paseoan zebilela, arrantzale bat gerturatu zen bere barku txikian. Arrantzaleak, ontzi bete arrain ekarri zuen portura eta enpresaburuak hau ikusita arrantzan zenbat denbora aritzen zen galdetu zion:

-Goizean 8:00 aldera jaikitzen naiz, lasai gosaldu eta 3-4 bat ordu aritzen naiz arrantzan. Batzuetan gehiago besteetan gutxiago, arrantzatutakoa saldu eta etxera bueltatzen naiz bazkaldu eta siesta egiteko. Arratsaldea berriz, lagunekin egon, kirola praktikatu… gustuko gauzak egiten ditut.

-Zergatik ez dituzu ordu gehiago pasatzen arrantzan?

-Zertarako?

- Arrain eta diru gehiago izango zenituzke eta gainera arrantza-ontzi handia erosi eta zurekin batera arrantzan aritzeko langileak kontratatzeko aukera izango zenuke.

- Zertarako?

- Bada izandako irabaziekin portuko ontzi ezberdinak erosi eta ontziteria-buru jartzeko. Portuko arrantza-enpresa handitu eta irabaziak biderkatuz berriz ere diru gehiago egiteko.

-Zertarako?

- Bada hori dena lortutakoan,inongo ardurarik gabe, goizean lasai jaiki, arrantza ontzi txiki batean ordu pare bat arrantzan jardun eta lasai bazkaldu ondoren arratsaldean nahi duzuna egiteko aprobetxatzeko!

-Hori orain ere egiten dut!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!