Tren lasterraren ondorio ekologiko eta ekonomikoak aspalditik ditugu ezagunak baina 2014ko aurrekontuek zer pentsatua ematen dute. Aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren inbertsiorik handiena AHTa eraikitzeko kredituetara bideratuko da, inbertsioen % 69a.
Eusko Jaurlaritzak, euskarazko komunikabideen diru-laguntzetan murrizketak egiteko ez du inongo erreparorik izan, jakinik diru-laguntza hori tren lasterraren 10 metroren parekoa litzatekeela. Onartezina da langile eta bitarteko faltagatik erietxetatik gaixoak ostikoka bidaltzen dituztenean, Euskal Herrian umeak euskaraz ikasi ahal izateko kandelak piztu eta berogailurik gabe dabiltzanean, herritarren dirua helmugarik gabeko tren baten zulo beltzetan gastatzea.
Etorkizuneko tren lasterraren gisan, proiektuaren bultzatzaileak irteera eta helmuga jakinik gabe dabiltza, ez hanka eta ez buru. Laster-batean zerbait egiten ez badugu gu ere erotu egongo gaituzte. Han eta hemen egin dituzten txikizioak izugarriak badira ere oraindik % 60 txikitzeko eta gastatzeko dago, edo beraiek esango luketen moduan eraikitzeko eta inbertitzeko.
Autobus magikoaren kapituluak ikaragarri gustatzen zitzaizkidan baina tren magiko honen kapituluak geroz eta zatarragoak eta beldurgarriagoak dira, ea noiz desagerrarazten dugun.