Franco eta topatu.info

Erabiltzailearen aurpegia Oier Urkola 2014ko urr. 19a, 17:59

Franco ezagutu zuten gehienek orduko egoera oraingoaren aldean askoz ere gogorragoa zela esaten digute, ikurrinarekin ezin zela kalera atera, ez zegoela adierazpen askatasunik, ezin zela nahi zena adierazi… Guk ez genuen ezagutu eta segur aski hala izango zen baina gauza askotan antzera jarraitzen dugula begi bistakoa da. Bestela, ulertezina da aurreko astean bezala auzitegietan euskaldunon aurkako lau epaiketa izatea.

Horietako epaiketa batean iazko San Ferminetan ikurrina atera zuten bizardunak epaitu dituzte. Bestean berriz, hiru kazetarik Madrilera joan behar izan dute eta ez dira informazio bila joan, ez, informatzeagatik epaitu dituzte. 2013an Urduñan antolatutako Gazte Danbadako ekitaldiaren informazioa zabaltzeagatik hain zuzen. Bueno, hori izan da aitzakia, izatez topatu.info proiektu osoa baita epaitu nahi dutena.

Topatu Euskal Herriko gazte askoren ataria da eta beste komunikabide askok estaltzen duten errealitatea azaltzen du egunero. Proiektu koloretsu eta gazte honen parte sentitzen gara asko eta horregatik epaitu dituzte hiru gazteak.

Epaiketaren zurrunbiloa ez zen ederra izango, inguruko guztiak larrituta izango dira, oraindik epaileak esango duenaren zain izango dira baina harro egon litezke hiru gazteak azken batean beraien lana behar bezala egiteagatik epaitu baitituzte. Oraina kontatzen duen proiektu bakarrenetako delako, segi orain artean bezala lanean! GORA TOPATU!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!