Baina Euskal Herria zazpi herrialdek osatzen dutela jakin eta euskaldunak euskaraz egiten dutenak garela onartuta, askotan zenbait andaluziarrek eta zenbait perutarrek bizilaguna baino antzekotasun handiagoak izaten ditu. Eta ez gara Senperekoa, Tafallakoa, Algortakoa eta Aguraingoarekin alderaketak egiten hasiko.
Hala ere, bada bazterretan eguna joan eta eguna etorri euskaldunak bereizi nahi gaituenik, eta ez bereziki miresmen handia digutelako. Bestela ez ginen, orain bi aste moduan, erabakitzeko eskubidearen alde 150 mila lagun errepide bazterrean elkartuko; edo aurreko astean bezala, ideia politiko jakin batzuk izateagatik goizeko hiruretan bere etxeko ohetik bahituko zituzten eskualdeko hiru gazteren absolbitzearekin poztuko. Herrialde askotan astakeria litzatekeena (ideia politiko jakin batzuk izateagatik bahitu eta torturapean egindako autoinkulpazioak tarteko hainbat urteko kartzela-zigorra izateko arriskuan izatea) ez genukeen normaltzat joko.
Kontuak kontu, honegatik eta hargatik, euskaldunak beti izan dugu zer kontatua. Ea aurrerantzean ere historia berriak kontatzeko aukera izaten dugun.