Martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna da. Mobilizazioak izango dira kalean. Emakumeen Mundu Martxa igaro berria da, larunbatean egingo da ekitaldia Irun eta Hendaia artean. Transnazionalik ez, migrazio politikak auzian jarriko dira. Emakume arrazializatuek jasaten duten indarkeria. Izan gaitezke zubi ala harresi?
Ospitaleko eta zahar etxeetako langileak gainezka dabiltza, indarkeria matxistak igotzen eta hiltzen darrai, espetxe eta asilo zentroetan preso daudenentzat babes neurriek ez dute balio murrizketa gehiago da antidotoa, amok zaintza lanak doan egitera behartuak jarraitzen dugu, zaharrak bakartuak eta abandonatuak. Isolamenduak eta neurri murriztaileek lehen ere bizitza baldintza zailetan bizirauten dutenei jotzen die gogorren –krisi kapitalistak eta biolentzia patriarkalak gogor eragiten die batez ere iheslari, migrante eta emakumeei*. Eta iheslari eta emakume* bazara zapalkuntza areagotzen da. Eta ni, gu euskal iheslariok ere zaku horretan sartzen gara, zapalkuntza anizkoitzen zakuan… Asilo politikorik gabe, atzerritar legeen menpe egoera administratibo irregularrean eta estatuen interes politiko eta errepresiboen trukeko txanpon.
Guretzat ezagunak dira nazio estatuek inposaturiko muga politikoak, gure lurren kudeaketa patriarkal eta arrazista sendotzen duten horiek. Egun pertsona migratzaileei sarbidea ukatzeko erabiltzen diren bezala, guri herri bezala zigortzeko eta banatzeko inposatu baitzaizkigu aspaldidanik. Gaur egiten diren deportazio eta itzultzeak ere, aski ezagunak zaizkigu zoritxarrez. Baita zure/gure herrian libre ez mugitzeko muga juridikoak ere.
Beraz, euskaldunok ondo baino hobeto jakin beharko genuke ihesak zer dakarren berarekin. Horregatik, egungo migrazio politikaren ondorioz emakume arrazializatuek jasaten duten indarkeriaren borroka lagun izan beharko genuke. Eskuz esku, pausoz pauso, era desberdinetan zapaltzen gaituen sistema patriarkal, kapitalista eta arrazista berbera erauzi arte!!
Euskaldunok elkartasunaz ere asko dakigu. Arnasa bezain beharrezkoa dugula babesa, espetxe politika hiltzaileari eta jazarpen politikoari munduko txoko guztietan aurre egiteko!! Horregatik elkartasun feministak ez du ez muga ez harresi ez kolorerik, borroka berdina bandera baizik !
Estatuek otzan nahi gaituzte emakume, langile eta migrante edo iheslari bezala!! Horregatik erresistentzia hirukoitza da gure egunerokoa: antiarrazista, antikapitalista eta antinperialista. Baita antifaxista ere!! Eta borroka hori bertakoekin gauzatu nahi dugu, gauden lekuetan, subjektu politiko bezala, ekarpenak eginez, saretuz… batera askatuz… Emakume* bakar bat zapaldua den bitartean, denok zapalduak jarraitzen dugulako!!!
Horregatik dena aldatzera goaz!!! Bizitza guztiak erdigunera ekarriz. Zaintzak egiten ditugunokin sistema osoa eraldatuz. Borrokak batu behar ditugu, gure artean saretu, gure trintxera bakoitzetik antolatu!! Ez da nor zapalduago edo biktimagoa den konkurtsoak egiteko garaia. Zapalkuntzak hierarkizatzeko aroa, zapalkuntza guztiez batera askatzekoa baizik!!!
Izurriteak are gehiago zabaldu eta ikus arazi ditu aurrez ziren arrakalak eta emakumeok* eta migranteak ari gara sistemaren krisiaren zama eramaten. Botere politiko eta ekonomikoek osasun krisi hau emakumeon kontrako indarkeria patriarkala eta koloniala areagotzeko baliatu dute, pobreziaren feminizazioa areagotuz.
Patriarkatua eta arrazismoa sistema kapitalistaren euskarri dira, horregatik batera erori behar dute! Gaur emakumearen nazioarteko borroka egunean sistema arrakalatzeko kalean izango gara, dena aldatzeko!! Gaur borroka bihar iraultza feminista!!!