Atzokoak Gaur

Villabonako Kale Berria, 1914. urtea

Erabiltzailearen aurpegia Nora Urbizu Arozena 2025eko irailaren 15a

1911-1912 urteen artean zabaldu zen Donostiatik Tolosarainoko tranbia bidea. Aurrerabidearen irudia da honakoa. Lehenbizi, Donostiatik Andoaineraino, eta ondoren, Tolosaraino.

Tranbiak, Oria ibaiaren ertzeko enpresak Donostiako eta Pasaiako portuekin komunikatzeko baliatu ziren, baina baita bidaiariak eta gure eskualdeko baserritarrak Donostiako merkatuetara eramateko ere. Ia ordu eta erdiko bidaian alboan izango zenituen saskian gaztainak, arrautzak, mizpirak, sagarrak edota oiloak zeramatzan emakume baserritarrak.

Argazkiaren egilea: Indalecio Ojanguren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!