Aulkitik: Nerea Ugartemendia

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Ugartemendia 2015eko apirilaren 22a

Baziren iada bi aste partidurik gabekoak, aste santuak zirela medio. Horregatik, larunbatean borrokatzeko gogoa genuela nabaritu zen kantxan.

Ayma-Goierri K. E. aurkariarekin jokatutako azken partidako emaitza ikusita bagenekien gogor borrokatu beharko genukeela, hiru puntuko aldearekin soilik irabazi baikenuen.

Beraz, taldekide bakoitzak bere hoberena eman ondoren partida erraz aurrera ateratzea lortu genuen, Take Aralar Kirolak 58-33 Ayma-Goierri K. E. emaitzarekin. Azken garaipena eta denboraldia amaitzear dagoela kontuan izanik, afari on batekin ospatuko dugu!,1,2,3... XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!