Aulkitik: Nerea Elosegi

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Elosegi 2016ko otsailaren 2a

Bagenekien, partida eta aurkari handiei aurre egin beharko geniela. Bagenekin, asko borrokatu beharko genuela.

Eta horrelaxe egin genuen, nahiz eta atsedenaldiaren ondoren beraiek ihes egin, eta 61-41eko markagailuarekin amaitu. Hala ere, uste baino sentsazio positiboagoak bizi genituen, azken partidatik berreskuratzen ari garen horiek.

San Franciscora joan aurretik transmititu nahi dudana zera da, oraindik asko dugula hobetzeko baina horretarako motibazio eta indibiduoen gogotik hasi beharra du. Bakoitzak argi duenean helburua, taldeari transmititu eta elkar animatuz talde sendoa bihurtuko gara.

Nik badakit hori posible dela, oraindik entrenamendu eta partida asko ditugu gainera. Oraindik aukera asko sentsazioak hobetzeko. Oraindik asko erakusteko. Oraindik Xuxta Neskak gerra gehiago emateko.

Baina. Dena bezala, gure esku dago ondo pasatu eta lehiatzearen nahia. Dena gure gogo eta helburuen esku.

Aurrera and see you soon!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!