Ikusmin handiko partida!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Elosegi 2015eko abenduaren 1a

Ikusmin handiko partida. Konfiantza guztia ekipoarengan jarria. Gogoa eta urduritasuna. Hurrengo hilabeteetako aurkariak nor izango ziren jokatzen genuen, hau da, maila on batean lehiatzea edo gutxiagorekin konformatzea. Gure esku zegoen erabakia. Dena gure esku, eta baita animatzera hurbildu ziren guztiengan ere.

Irabazten hasi arren, ezin izan genion eutsi markagailuari eta atsedenaldirako Bera Bera Grosek berdinketa lortu zuen. Gero, azken minutuetan, hortzak estutuz, Maddiren bi hiruko, Itxaso eta Mirenen baloi lapurretak eta aulkiko zein harmailetakoen animoak medio, kostatako garaipena lortu genuen.

Merezitako sailkapena. Asko sufritu arren gure helburua lortu dugu. Orain, akatsetatik ikastea, gogor entrenatzea eta talde kohesioa lortzea buruan edukiz, etorkizun polita dugu zain.

Beraz, ospatzeko, Lizardin afaria, lanean jarraitu eta aurrera!

Zorionak Xuxta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!