Aulkitik: Nerea Elosegi

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Elosegi 2015eko urtarrilaren 21a

Asteburu honetan Irunen galdutako partidua komentatu baino, kronika hau taldea animatzeko eta burua altxatzeko erabili nahi dut. Egia da entrenamenduei ez diegula etekin handirik ateratzen, eta gainera arbitroak eta zortea ez dira gure aldekoak izan azken nor gehiagoetan. Baina hori alde batera utzi behar dugu, eta akatsengandik ikasiz aurrera aterako gara. Nik, beste askok bezala, taldean sinisteten dut.

Potentzial handia dugu, baita jendearen babesa ere, eta aurrean, oraindik kontziente ez garen aukera paregarea. Beraz, aukera hau aprobetxatu eta denon artean animatuz sentsazioak berreskuratzen joango garela ziur nago.

Bukatzeko, taldeko «kubanaren» partetik: faltan botako zaituztet. Zuek eta baita suizidak, plantxak, sistemen errepasoak, ekipoko farrak… Eta Krisek dioen bezala «Si se puede, si se puede». Beraz lanean jarraitzea eta sinistea besterik ez zaigu falta.

Aupa neskak eta aurrera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!