Lehen aldiak tradizio bihurtuz, Zuriñek gitarra eraman zuen autobuseko giroa edertzeko eta halaxe hartu genuen Getxorako bidea. Urduritasuna ere nabari zen, izan ere, galdu genuen azken partida han izan baitzen duela 10 partidu. Beraiek aldiz, 22 partidu zeramatzaten irabaziz eta errespetua genien zenbaki horiei.
Zelaira iritsitakoan, aldagelan sartu, aldatu, Imanolen txarla entzun eta berotzera irten ginen. Ondoren, partida jokatzeko ordua heldu zen eta inoiz utzi ez zizkiguten, baina beti nahi izan genituen kamiseta laranjak jantzi genituen.
Lehenengo zatia nahiko orekatua izan zen eta bi taldeek aukerak izan ondoren banakoarekin joan ginen atsedenaldira. Aldageletarako bidean, Bizkerreko jokalari bat epailearengana joan zen kexatzera. Ez dakigu ondo zer esan zion honek, baina epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion eta Bizkerre taldeak 10 jokalarirekin jokatu beharko zuen bigarren zati osoa. Orduan guk "hau da gure aukera" pentsatu genuen eta gure jokoa zein den erakutsiz 1-2 amaitu zen partida.
inalerdietarako txartela lortu genuen. Bigarren mailako Athletic taldea izango dugu aurkari larunbatean arratsaldeko lauetan Usabalen. Guretzat partida berezia da, lehenengoz txurigorriak Tolosan izango ditugu, Orain bi partida hauek disfrutatzea besterik ez zaigu geratzen izan ere gure helburua bete dugu. Abestiak dioen bezala eta Izarnek desafinatzen duen bezala "zaila bada ez da ezinezkoa, zaila bada badago lortzea" eta horren isla izan zen Bizkerreren aurkako partida.
Bukatzeko, afaria ere egin genuen ospatzeko eta oilasko petxugak egitea hain zaila ere ez dela demostratu zigun Ainhoa Garikanok. Bere ahizpa Maddik aldiz irakasle lanak egin zituen boligrafoa altxatu gabe zirkulu bat eta puntu bat nola marraztu erakutsiz. Hau istorio luzea da eta hobe dugu hemen uztea...
Zorionak talde guztiari! Aupa #tolosakoneskak!