Musika Eskolako ikasleen Gabonetako kontzertuak izango dira datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo Mocoroa Musika Eskola 2018ko abenduaren 14a

Tolosako Eduardo Mocoroa Musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertuak eskainiko dituzte gaurtik aurrera.

Gaur izango da lehen emanaldia. 20:15ean, musika eskolako hainbat taldek kontzertua emango dute, areto nagusian.

Egurrezko instrumentuen taldea izango da lehena; ondoren, metalezko taldeak hiru kantu eskainiko ditu; metalezko zazpikote batek jarraituko dio, bi abestirekin; eta amaitzeko, guztiak batuko dira, Goiko Mendietan eta Mesias Sarritan gabon kantak jotzeko.

Hurrengo astean, asteazkenean, hilak 19, ikasleen kontzertua izango da Musika Eskolako aretoan, 19:00etan. Hurrengo egunean Uzturre egoitzan emango dute emanaldia, 17:30etik aurrera. Eta ostiralean, Musika janariaren truke elkartasun kontzertuarekin itxiko dute egitaraua, Topic zentroan, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!