Irailaren 8an hasiko dira Musika Eskolako klaseak

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo Mocoroa Musika Eskola 2014ko irailaren 2a

Oraindik plazak geratzen dira, eta matrikula epea ostiralera bitarte irekita izango da.

Tolosako Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako 2014-2015 ikasturteko klaseak irailaren 8an hasiko dira. Oraindik plazak daude, beraz, interesa duen orok matrikula egitea posible du oraindik.

Lau mailatan banatutako kurtsoak eskaintzen ditu:

Lehen zikloa: 4, 5 eta 6 urteko umeentzat: jolasak, kantuak, entzumena eta erritmoa.
Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera: musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
Bigarren zikloa: 8 urtetik aurrera: instrumentua, musika hizkuntza, taldeak edo korua.
Helduak: 18 urtetik aurrera: musika hizkuntza, instrumentua, taldeak.

Interesatuek, ostiralera arte izango dute aukera, musika eskolako bulegoan, 10:00etatik 13:30era bitarteko ordutegian. Informazio gehiagorako, 943651593 telefonora dei daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!