Berrikuntzak, Gabonetako emanaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2023ko abe. 20a, 11:58

Abenduaren 24ko Gabon Gaueko kalejira eta hilaren 31ko urte zahar eguneko kalejira orain arte baino ordu erdi lehenago hasiko dira; 19:30ean hasiko dira, 20:00etan hasi beharrean.

Iristear dira aurtengo Gabonak, eta horien bueltan, urtero bezala, emanaldi bat baino gehiago egingo ditugu datozen asteotan. Berrikuntza batzuk izango dira aurten. Abenduaren 24ko Gabon Gaueko kalejira eta hilaren 31ko urte zahar eguneko kalejira orain arte baino ordu erdi lehenago hasiko dira; 19:30ean hasiko dira, 20:00etan hasi beharrean. Gabon gaueko kalejiran, beraz, abesbatzarekin egiten den Mesias Sarritan obraren eta Olentzaro Eguberritako zortzikoaren interpretazioak ere ohi baino lehenago egingo dira.

Abenduaren 24ean, eguerdian, Gabonetako kontzertua egingo dugu Zerkausian, 12:00etan hasita. Gabon-kantak eta euskal abestiak interpretatuko ditugu. Iluntzean, berriz, kalejira egingo dugu. 19:30ean abiatuko gara Gorriti plazatik, eta Korreo eta Solana kaleetatik barrena, Plaza Zaharrera iritsiko gara. Hemen, abesbatzarekin eta herritarrekin batera, Olentzaro (Eguberritako zortzikoa) eta Mesias Sarritan abestiak jo eta abestuko ditugu. Ondoren, Kale Nagusitik barrena, Plaza Berrira joango gara; bertan amaituko dugu kalejira, Eguberrietako beste bi abesti jo ondoren. Urte zahar egunean ere ordu eta toki berean hasiko da kalejira, eta ibilbide bera burutuko dugu.

Urtea musikarekin hasiz

Urte berria heltzearekin batera ere, doinu gehiago eskainiko dizkiegu herritarrei. Urtarrilaren 5ean, Hiru Errege Magoen desfilean parte hartuko dugu. 18:30ean hasiko da, Plaza Zaharrean. Biharamunean, Errege Eguneko kontzertua egingo dugu Tolosako Udal Txistulari Bandarekin batera, musika eskolako areto nagusian. 12:30ean hasiko da emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!