Musikarien egunaren bueltan, bi hitzordu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2022ko azaroaren 22a

Dakizuen bezala, gaur, hilak 22, Xexili Eguna ospatzen ari gara, Musikarion Eguna. Ohitura bihurtu den bezala, Tolosako Udal Musika Banda kalez kale ibiliko da.

Kalejira 19:30ean abiatuko dugu Gorriti Plazatik, eta dozena bat kantu eskainiko ditugu, kalejiran eta Alde Zaharreko hainbat txokotan.

Horrez gain, igandean, Leidor aretoan kontzertua eskainiko dugu 12:00etatik aurrera, Tolosako Udal Txistulari Bandarekin, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrarekin eta Giro Arte Dultzaina taldearekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!