Kontzertua, Berazubi auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2022ko urriaren 6a

Bihar, hilak 7, kontzertua eskainiko dugu Berazubiko Jaien barruan, 20:00etatik aurrera. Atxikita duzue egitaraua.

7 kantuko egitaraua osatu dugu kontzertu honetarako, eta horietako hiru lehen aldiz joko ditugu. Horien artean da bandako kide batek (Eugenio Delgadok) beste bandakide bati (bere sokako kide den Gaizka Zubiaurreri) konposatu eta eskaini dion kantua: Gaizkaren Gozamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!