Gabonetako abestiez gozatzeko aukera izateaz gain, berrikuntzaren bat izango da aurtengoan, egun hauetako musika aniztasuna islatzeko asmotan. Entzungai izango ditugu besteak beste, Gabiltzan kalez kale, Sleigh Ride, Ator Ator, Disney Fantasy…
Egun berean, 20:00etan, ohikoa den kalejira egingo dugu Gorriti Plazatik abiatuta. Eguraldi ona bada, abesbatzakoekin Plaza Zaharrean elkartuko gara. Euria egingo balu, berriz, Berdura Plazan. Urtero moduan, Mesias Sarritan joko dugu herri guztiaren aurrean. Badakizue, bapo afaldu baino lehen animatu gurekin kalejiran aritzera!
Astebete beranduago, hilaren 31n, urtea ondo amaitzeko, kalejira egingo dugu 20:00etan Gorriti Plazatik abiatuta. Hemen ere abesti herrikoiak entzuteko aukera ezin galdu.
Urte berriarekin batera, bi zita azpimarratu nahi ditugu: lehena, urtarrilaren 5ean. Erregeen etorreran hartuko dugu parte. Bigarrena urtarrilaren 6an, aurreko eguneko betekada alde batera utzi eta Musika Eskolara kontzertu berezi batez gozatzeko aukera izatea, ez al da plan bikaina? 12:30ean hasiko gara. Kontzertu berezi horretan gurekin batera Tolosako Txistulariak izango ditugu.
Egun horretan, Vienan egiten den urte berriko kontzertuko hainbat abesti entzuteko aukera izango da, bai eta gertukoak zaizkigun beste abesti batzuk ere. Horien artean aipatzekoak dira: Emperator March, Trisch-Trasch Polka, Lyric Waltz, Radetzky March…
Gabon onak pasa eta urte berri on!