Une batez geure burua zinema areto batean kokatuko dugu; pentsa bertan eserita zaudela, hainbeste espero duzun filma ikusteko gogoz. Amaitu da filma eta etxera bidean galdera datorkizu burura, zerk egiten du filma bat ahaztezin? Agian aktoreak izan daitezke film bat gogoangarri egiten dutenak, edota istorioaren egiazkotasuna… Baina zuek eta guk badakigu denon buruan finkatuta gelditzen den zerbait badagoela: filmaren soinu banda.
Nork ez du ezagutzen Jack Sparrow piratak barkua hartzean entzuten den musika? Edota Frodo Bolson hobbit-ari ibilbidean laguntzen dion melodia? Hakuna Matata kantuak zerbait esaten dizue?
Horixe da gure datorren emanaldiak ekarriko duena, zinez ezagunak bilakatu diren filmen soinu bandak entzuteko aukera. Hartu boligrafoa eta apuntatu zita hau egutegian: Martxoaren 23a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, TOPIC aretoan.
Instrumentuak hartu eta soinu banden mundutik bidaia bat egingo dugu beraz. Zuzenean jotzen arituko garen musikak filmen benetako irudien laguntza izango du, aretoko pantailan irudikatuta. Helburua ikusleak filmen osotasunaz gozatzea izango da.
Honakoak izango dira entzun eta ikusi ahal izango diren filmen soinu bandak:
“Pirates of the Caribbean” Klaus Badelt. Mold. John Wasson
“The magnificent Seven” Elmer Berstein. Mold. Marcel Peeters
“Out of Africa” John Barry. Mold. Johan de Meij
“The Wizard of Oz” Harold Arlen & E.Y. Harburg. Mold. James Barnes
“The Lord of the Rings” Howard Shore. Mold. John Whitney
“The Lion King” Mold. John Higgins.
“Star Wars” John Williams. Mold. Johan de Meij