Tolosako Musika Banda Berriozarrera (Nafarroa) joango da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2017ko irailaren 20a

Datorren larunbatean, irailak 23, Tolosako Musika Banda Berriozarrera (Nafarroa) joango da han egingo den banden kontzentrazio batera, bertako Doinua musika bandaren 30. urtemuga dela eta. Artaxoako musika bandak ere parte hartuko du. 

Arratsaldeko 18:30ean banda bakoitzak kalejira bat egingo du Berriozarko hainbat kaletan eta 19:30ean hiru banden kontzertua izango da Eguzki plazan. 
Tolosako Bandak egitarau hau eskainiko du:
 
1.- La Calesera (pasodoble). Francisco Alonso Lopez. Moldaketa: Angel Briz.
2.- Mozart Pop Symphony. Moldaketa: Toshihiko Sahashi. 
3.- Cuban sound. (Ran kan kan, Quizás quizás quizás, Mambo inn). Moldaketa: Giancarlo Gazzani
 
Banda bakoitzak bere errepertorioa eskaini ondoren, Berriozar, Artaxoa eta Tolosako bandek elkarrekin interpretatuko dituzte bi obra hauek:
 
- Higland Cathedral. Ulrich Roever-Michael Korb. 
- La Dominguera. Silvanio Cervantes.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!