Udal Txistulari Bandaren eta Tolosako Musika Bandaren kontzertua, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2017ko urtarrilaren 3a

Ostiral honetan, Errege Egunean, Udal Txistulari Bandak eta Tolosako Musika Bandako urteroko kontzertua eskainiko du Udal Musika Eskolako areto nagusian, 12:30ean.

Txistulariek atzerriko eta bertako musika eskainiko dute. Musika Bandak vals, polka eta martxa ezagunak interpretatuko ditu, gehienak Johann Strauss konposatzaile austriarrarenak. Tartean, gure Inauterietan Pitxi, pitx  bezala ezagutzen dugun polkaren bertsio orijinala, Sperl polka, ere joko dute. Delibesen Coppelia balleta eta Khachaturianen Masquerade suite ezagunak eta Valverde eta Chuecaren Cadiz martxa ere entzun ahal izango dira, baita Eduardo Mokoroa tolosarraren Errege jaya ere.  

Egitarau osoa hemen:

1. ZATIA

Udal Txistulari Banda

 

Alborada.......................................................... Herrikoia 

Austriar doinu bi...................................... Mold. Alex Iribar

Atzerriko Eguberria............................. J.I. Ansorena Miner

(Alemaniar Eguberri kantak)

Zuzendaria: Iñaki Letamendia Loinaz

2. ZATIA

Tolosako Musika Banda

 

Errege jaia............................................... Eduardo Mokoroa

(Instr. F. Beobide)

Persian March................................…..….... Johann Strauss

(Mold. R. Parker)

Trisch-Trasch polka……......................… Johann Strauss

(Mold. R.Beck)

Masquerade (Valse)………….…….... Aram Khachaturian

(Mold. J. Ardenois)

Sperl Polka……………….......…………… Johann Strauss

(Mold. E.Arostegi)

Perpetuum mobile……………………….. Johann Strauss

(Mold. M.Carros)

Coppélia ………...…………………………… Léo Delibes

(Mold. M.Gomez de Arriba)

Cadiz march …………..…………… J.Valverde-F.Chueca

Zuzendaria: Enrike Arostegi Eguzkitza

 

OHARRA: Kontzertuak irauten duen bitartean isilik egon mesedez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!