Bertan euskal kantutegiko hainbat abesti jo eta kantatuko ditugu elkarrekin eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera.
Horretarako, ostegun honetan, irailak 22, entsaio bat egingo dugu iluntzeko 20:30etan musika eskolan. Entsaiora joan ezin duenak ere parte har dezake larunbateko emanaldian. Izan ere, abesti ezagunak kantatuko ditugu: Aitorren hizkuntz zaharra, Xalbadorren heriotzean, Ikusi mendizaleak, Maitiak galdegin zautan, Baserritarrak,... Guztira 10-12 abesti inguru izango dira, eta egunean bertan abestien letrak banatuko dizkiegu entzuleei.
Ekintza honen aurretik, talde bakoitzak kalejira bat egingo du Alde Zaharrean, 12:00etan. Tolosa kantarikoak Tonto kalen elkartuko dira 12:00etan eta betiko ibilbidea egingo dute Plaza Zaharrerra iritsi arte.
Tolosako musika banda 12:00etan irtengo da Plaza Zaharretik eta alde zaharrean buelta txiki bat eman ondoren, Tolosa kantarikoekin elkartuko dira Plaza zaharrean, 12:30etan emanaldiari hasiera emateko.
Denak gonbidatuta zaudete parte hartzera! Etorri denak Plaza zaharrera eta kantatu gurekin, giro aparta sortuko dugu-eta!