San Joanak 2016

San Joan egunean, kontzertu berezia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2016ko ekainaren 23a

Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Bandek eta Tolosako Musika Bandak San Joan egunean eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko dute Berdura plazan.

Tolosa eta Iruñako Udal Txistulari Bandek emango diote hasiera kontzertuari eta Ana Mari fandangoa, Bahia Blanca tangoa eta Sorgin Dantza eskeiniko dituzte Iñaki Letamendiaren eskutik.

 
Segidan Tolosako Musika Bandarekin batera Txanbo eskainiko digute. Pieza honen estreinaldia izango da.
 
Kontzertuari amaiera emateko Tolosako Musika Bandak Cugat´s Cocktails, Mecano eta Rafael Mauricio pasodoblea eskeiniko ditu, azken hau lehen aldiz, Enrike Arostegiren gidaritzapean.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!