Tolosako Musika Bandaren kontzertua, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2016ko maiatzaren 20a

Larunbat honetan, maiatzak 21, Tolosako Musika Bandak Aste Musikariaren baitan kontzertua eskainiko du Berdura Plazan arratsaldeko 19:00etan.

Bertan Jacob de Haan-en Oregon, Rojosa pasodoblea, Benny Goodman: The King of Swing, John Williams-en Hook eta Highlights from La Oreja de Van Gogh eskeiniko dizkigu. Azpimarratu azken lauak lehenengo aldiz eskeiniko dituela Tolosako Musika Bandak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!