Pazko kontzertua, larunbatean Uzturre egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2016ko martxoaren 17a

Larunbat honetan, martxoak 19, Tolosako Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak kontzertua eskainiko dute Uzturre egoitzan arratsaldeko 17:00etan.

Udal Txistulari Bandak emango dio hasiera kontzertuari eta Iztilargi, No te olvido, Apolo eta La Pilindros eskeiniko ditu Iñaki Letamendiaren gidaritzapean.
 
Segidan, Tolosako Musika Bandak El Tio Caniyitas, Cielito Lindo eta Music of The Beatles eskainiko ditu. Hauez gain, lehen aldiz estreinaldi moduan See You Later Alligator, A mi Navarra eta Latin Celebration ere eskainiko ditu Enrike Arostegiren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!