Bertan Udal Txistulari Bandak Segurako Goiza - (Alborada), Iñauterietako Zortzikoa, Lexearena Habanera eta Iñauterietako beste kantu batzuk eskainiko ditu Iñaki Letamendiaren eskutik.
Segidan, Tolosako Musika Bandak Iñauterietako errepertorioko kantu guztiak eskainiko ditu. Hau guztia Enrike Arostegiren gidaritzapean.
Iñauteri eder batzuk igaro ditzazuela!