Kontzertua eta kalejira, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2015eko abenduaren 23a

Bihar, abenduaren 24an, urtero moduan Eguberri kontzertua eskainiko du Tolosako Musika Bandak Zerkausian eguerdiko 12:30ean.

Kontzertuan, Peña Mutilzarra pasodoblea, J.M. Usandizagaren Bitz, Olenzaro eguberritako zortzikoa, M. Schneideren A Christmas Rock Festival, Vizcaytik-Bizkaira obertura, T. Aragüesen Ator, ator eta L.M. Mansoren Entre el Galindo y el Cadagua eskainiko ditu, Enrike Arostegiren zuzendaritzapean.

Arratsaldean, Olentzeroren etorrerarekin batera, kalejira egingo du bandak alde zaharrean. 19:45ean Gorriti plazatik aterako da banda, eta handik Plaza Zaharrera joango da. Bertan, ohikoak diren Olenzaro eta Mesias Sarritan kantuak entzuteko aukera izango da, abesbatzek lagunduta.

Handik Plaza Berrira abiatuko da banda, eta bertan amaituko du kalejira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!