Estreinaldien kontzertua, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2015eko urriaren 28a

Ostiral honetan, urriak 30, Tolosako Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du Larramendi auzoko jaien baitan, arratsaldeko 20:00etan.

Bertan, Gloria al Pueblo pasodoblea, Gigantes y Cabezudos, Kees Vlak-en Caribbean Concerto, Revival Rag 1920, Azael Tormo-ren Mecano eta Xabier Zelaia "Txirri"-ren Larramendi Auzoa eskainiko ditu.

Azpimarratu nahi dugu Mecano eta Larramendi Auzoa estreinatuko dituela Tolosako Musika Bandak, eta bereziki, Larramendi Auzoa kantua bandako kidea eta tronpeta jolea den Xabier Zelaia "Txirri"-ren konposaketa dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!