Lehen inauteri doinuak, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2015eko urtarrilaren 30a

Igandean kontzertua emango dute Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Tolosako Musika Bandak Iurreamendi egoitzan, 11:30etatik aurrera.

Inauterietako kantu tradizionalez gain, hainbat elkarteetako kantuak entzun ahal izango dira, hala nola, Itun-Txulo, Ero-Etxe, Peña Union edo Arco-Iris elkarteko Tolosarrak.

Inauterietako pregoi kontzertua, berriz, datorren igandean, hilak 8, izango da Berdura Plazan. Era berean, bertan jotzeko dei egiten die bandak kide ohiei. Datorren otsailaren 3an eta 5ean, arratsaldeko 20:30ean Eduardo Mokoroa Musika Eskolan egingo diren entseguetara etortzea eskatzen zaie.

Gora Inauteriak! Gora Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!