Tolosako Bandaren kontzertua bihar Uzturre egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2014ko martxoaren 21a

Bihar, larunbatean (Martxoak 22) arratsaldeko 17:00etan, Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Bandak kontzertua eskeiniko dute Uzturre Egoitzan.

Iñaki Letamendia Loinazek zuzendutako Udal Txistulari Bandaren errepertorioan  honakoak entzun ahal izango dira: Eduardo Mokoroaren `Sorgin datza´ eta `Lantzeko Iñauteria´ eta `Uribe Merinaldearen Baltza´ obra herrikoiak (azken hau J.I. Ansorenak moldatua)

Enrike Arostegi Eguzkitzak zuzendutakoan berriz, honakoak izango dira entzungai: Jose Padillaren `El Relicario´, Prieto Trombettaren `Kriminaltango´, Amadeo Vivesen `Doña Francisquita´, Deep Purple-ren `Deep Purple Medley´, Ronald Kernen-en `Pops in the Spots´ eta Harry de Groot-en `Grande Finale´

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!