Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Bandaren Iurreamendi Egoitzako kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Musika Banda 2014ko otsailaren 13a

Igandean (Otsailak 16) 11:30ean, Tolosako Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak urtero bezala “Inauterien Aurreko Kontzertua” eskeiniko dute Iurreamendi Egoitzan, inauteriei dagokien umore eta alaitasuna bertaratzeko asmotan.

Iñaki Letamendia Loinazek zuzendutako Udal Txistulari Bandaren errepertorioa honakoa izango da: J.I. Ansorenaren “Agur Jaunak” eta “Adiskide Lasaia”, Martinez Villar-en “No te olvido” eta Segurako Alborada (herrikoia).

Enrike Arostegi Eguzkitzak zuzendutakoan, berriz, inauterietako ohiko abestiak eta zenbait elkarterenak ere izango dira entzungai, horien artean “Arco Iris” elkartearena, bere 75.urteaurrena baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!