[AULKITIK] Hasi dugu liga!

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Igartua 2017ko ira. 13a, 12:55

Ekainean jakinarazi ziguten zeintzuk izango ginen aurtengo Euskal Ligako taldea osatuko genuen jokalariak eta opor egun asko eduki gabe abuztuko bigarrren astean ekin genion aurredenboraldiari. Izan ere, aurten inoiz baino lehenago hasten genuen liga.

Taldeari dagokionez, gazteen bixitasuna eta helduen esperientzia nabarmenduko nituzke; bien arteko nahasketari esker 21 jokalariz osaturiko talde sendo bat egin dugu.

Denok dakigu abuztua ez dela une aproposena aurredenboraldia hasteko; jokalari asko oporretan zeuden eta jubenilen laguntzaz baliatu behar izan genuen entrenamenduak aurrera eramateko. Jendea oporretatik bueltatu ahala eta ligaren hasiera gerturatzen ari zela ikusirik, geroz eta entrenamendu serioagoak egiten hasi ginen, denboraldira ahalik eta ondoen iristeko asmoz.

Azkenean iritsi zen hainbeste itxarondako unea: ligaren hasiera. Denok ilusioz eta gogoz geunden partidak jokatzen hasteko eta hori nabaritu zen azken asteetako entrenamenduetan.

Partidari dagokionez, hasieratik jokoan gailendu ginen eta gure arteko jokaldi eder batzuei esker 0-2ko emaitzarekin joan ginen aldageletara. Bigarren zatian, aldiz, euria etengabe egin zuen eta futbol zelaia ez zegoen jokatzeko baldintza onetan. Beraz, genuen aldea mantendu eta 3 puntuak etxera eramatea zen gure helburu nagusia. Esan eta egin; azkenean 1-3ko emaitzarekin, puntuak etxera eta sentsazio onarekin. Liga hasteko modu paregabea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!