Sebasi eskainitako hiru puntuak!

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Igartua 2016ko urtarrilaren 20a

Aste berri batean geunden, helburu berriak lortzeko asmoz, eta horretarako, azken porrota ahaztu eta buru-belarri prestatu behar genuen asteburuko partida, Allerruren aurkakoa.

Partida hau ez zen nolanahikoa, izan ere, alde batetik, Sebasen urteak ospatzeko ez zegoen modu egokiagorik garaipena berari eskaintzea baino, eta hori buruan genuela, gogor berotu eta partida irabazteko asmoz zelaira atera ginen. Lehenengo zatian Alazne eta Oihanaren golei esker, markagailuan aurretik jarri ginen, baina gure akats batzuk medio, kanpokoen berdinketa iritsi zen, lehen zatia honela amaituz.
Atsedenaldian, entrenatzaileek pilak jarri zizkiguten eta guk jarrera egokia jarriz gero irabazi genezakeela esan ondoren, oraindik ere gogo gehiagorekin atera ginen. Hasi eta berehala ohartu ginen lasaiago jokatuz gauzak ateratzen zirela, eta 6-2 aurretik jartzea lortu genuen.

Markagailu honekin eta dena ondo zijoala ikusirik, iritsi zen azkenean une aproposa: Miraren debuta lesio zail baten ondoren. Txalo artean jaso genuen eta ba al dago debutaren egunean gola sartzea baino zerbait ederragorik? Debut bikaina eta 7-2koarekin denak gustura Sebasen bonbak jatera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!