Aulkitik: Mireia Igartua

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Igartua 2014ko azaroaren 20a

Asteburuko partida iritsi zen. Denok ilusioz eta gogoz ekin genion beroketari, gure jokoan ekipo bat garela islatu nahian.

Baina partida hasi, eta ez genuen gure jokoa aurkitzen. Eta horrek, hasiera batean deseroso sentiarazten gintuen. Minutuak aurrera joan ahala, partidara egokitzen joan ginen, baita gol aukerak sortzen ere, baina jokoa nahiko berdinduta zegoenean, etxeko taldea markagailuan aurreratu zen eta horren ondorioz, burumakur geratu eta atsedenaldira markagailuan atzetik gindoazela joan ginen.

Bigarren zatian, jokoan gailentzen ari gintzaizkien eta horren haritik, gure gola iritsi zen, markagailuan banakoa ipiniz. Jarraian ordea, epailearen eta gure akats batzuk zirela medio, partida maldan gora jarri zitzaigun, 4-1ekoarekin eta partida amaitzear zenean, bigarren gola sartu genuen 4-2 amaituz. Datorren asteburuan aurkari gogor bat edukiko dugun arren, gure jarrera, lana eta gogoarekin 3 puntuak etxean geratzeko borrokatuko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!