BABESTUTAKO EDUKIA

Iran, Persiako sekretua

Erabiltzailearen aurpegia

Zer gomendio duzu oraingo honetan?

Dudarik gabe, Iran.

Zer dela eta?

Ez nuke jakingo nondik hasi!

Ekialde eta mendebalde bitartera joateko gogoa baduzu, exotikoa den nonbaitera eta benetan liluratuko zaituen nonbaireta joatea baldin bada zure asmoa, Iranera joan beharra daukazu.

Benetakotasunak, Antzinako Persiako magiak azkar harrapatuko zaitu.

Iran, Asiako kontinentean kokatua dago eta Afganistan, Armenia, Azerbaijan, Irak, Pakistan, Turkmenistan eta Turkiarekin mugak ditu. Imajinatu zer-nolako influentzia desberdin eta aberatsak dituen.

Noiz joan gaitezke Iranera?

Udaberritik udazkenera joatea gomendatzen da batez ere, uda bero samarra delako eta negua ere zonalde batzuetan hotzegia suerta daitekeelako. Hortaz aukeran, udaberria eta udazkena primerakoak lirateke bisitan joateko.

Bamen, Kerman probintzian kokaturik, bere antzinako hondakinak ikusi beharra daude. Harrizko armadak Persepolisa zeharkatzen, Isfahan edo Yazd bezalako hiri erromantikoak, leku sakratu eta enigmatikoak Zproastrismo eta Tath Sulaiman bezalakoak… Ez dakit nondik hasi, ezta non bukatu ere! Ikaragarri gauza pila ikusteko dago Iranen.

Eta nolakoa da jendea Iranen?

Bertako herritarrak, Iranek gorderik duen sekreturik onena da. Persiarren definiziorik beteena euren hospitalitatea da. Aurreiritziak alde batera utzi eta herrialdeaz maitemintzea bezalakorik ez dago!

Eta jakiei dagokionean, Irango ogia probatu beharrekoa da. Bandemjan izeneko eltzekaria ere probatu, berenjena, tomate eta kurkumarekin eginikoa, oso-oso goxoa eta indarberritzen zaituen jakia da gainera. Kebab-ak ere oso ohikoak dira eta Polo Baghali ere oso tipikoa da arroza, baba eta anetekin, ahaztu gabe persiar janarien artean jogurtarekin eginiko jaki guztiak. Edarien artean, belarrekin eginiko edari mota desberdinak izaten dira, uda garaian hotzak izanik eta negua aldean infusio moduan hartzen diren te edo damnush-ak. Gogoratu Iranen debekatuak daudela alkohola duten edariak.

Benetan gomendagarria. Ezbairik gabe maiteminduko zara Iranekin.

Veronica Balda, Enara Etxeberria eta Myriam Gurrutxaga

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!