BABESTUTAKO EDUKIA

Aguamarga xarmagarria

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021eko apirilaren 12a

Cabo de Gata Parke Naturalaren barruan kokatuta, Almeriako herri xarmagarrienetako bat da Aguamarga.

Kostaldeko herri txiki bat da, bere etxe zuriak bouganbilla loreez beteta eta mendi tartean kokatuta dagoelarik, xarma berezia du.

Bertako bizilagunak arrantzaz bizi dira aspalditik. Hondartza polit batek zeharkatzen du herria alde batetik bestera eta inguruetan kobazulo desberdinak daude.

Lurreko morfologiak Gata kobazuloen formazio hauek agertzen lagundu du; kondairaren arabera gainera, piraten eta kontrabandisten bizilekua ere baziren.

Aguamargako paisaiaz gozatzeko onena Mesa Roldanera joatea da, itsasargi baten ondoan, gailur batean dagoen sumendi kupula zahar batera, hain zuzen ere.

Handik, herriaren eta herria inguratzen duten hondartza eta kale ederrak ikus daitezke. Ikustekoak dira, benetan!

Bilatzen ari zarena lasaitasun apur bat gehiago bada, ezin duzu Erdiko kala galdu. Oso hurbil dago, oinez 30 minututan iritsi zaitezke bertara, itsaslabarrak eta kareharri zuriak inguratutako bide batetik. Bere harea fina, urrea eta garbia da, harririk gabea, 150 metroko luzera du eta lasaitasunerako benetako lekua da.

Disfrutatu!

VERONICA BALDA, ENARA ETXEBERRIA eta MYRIAM GURRUTXAGA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!