Nahi gabe, aukerarik gabe, baina hementxe gaude.
Hilabete hauek etxean pasa ondoren, nora joango ginateke? Hobe esanda, nora joan gintezke?
Hainbeste egun etxean igaro ondoren, edozein aukera ondo legoke, desiratzen baikaude etxetik irteteko.
Egunak aurrera nola doazen aztertu beharko genuke lehenik, baina irizpide guztiak ikusita, urrunegi joatea ez da komenigarria izango momentu honetan; hortaz, beti ere segurtasuna bermaturik egin beharko genuke gure hautua.
Gure proposamena nekazal turismo etxe bat izan liteke.
Bai Zarautzen, bai Gaintzan, bai Seguran... momentu hauetan gutxienekoa da non, baina indarberritu beharrean gaude eta horretarako eskapadatxo edo aukera txiki bat topatu beharko genuke, leihoak zabalduta soilik bada ere.
Kontua familian edota lagunekin egotea da, lasai eta gainera, natura inguruan baldin badugu, askoz hobe.
Nekazal turismo etxe osoak alokatzen dira edota, nahi izanez gero, logela soilak. Inguruak ezagutzeko edota bertan lasai-lasai naturan egoteko, besterik ez bada ere, aukera polita da.
Irudian agertzen den etxea Sagarmaneta izeneko landa hotela da, Zarautzen dago eta ikusi zer-nolako ikuspegia duten logeletatik!