BABESTUTAKO EDUKIA

Dolomitetan, oinez

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2019ko abe. 7a, 05:57

Azkeneko bidaian motoa hartuz Ameriketako Estatu Batuetara joan ginen eta oraingoan oinez ibiliko gara, mendi bueltak egiten eta xarma berezia duten herri txikiak ikusten.

Nora, zein mendi?

Dolomita mendiei buruz hitz egiten ari naiz, leku magikoa da, bere kolore gorrixkekin, ametsetako mendiak, bere lautada berdeetatik hasita laku urdin turkesetara bitarte.

Unesco-k Gizateriaren Ondare izendatu zuen bezala, munduko mendikaterik ederrenetako bat da, espero genuen bezala.

Dolomitak munduko eraikuntza arkitektoniko ederrenak dira, bere gailur seinalatuak, munduko paisaia harrigarrienetako bat dira.

Dolomitak Italiako ipar-ekialdean kokatutako Italiako Alpeetan daude eta Trento, Bolzano, Belluno, Udine eta Pordenone probintziak hartzen dituzte bere gain.

Bisita osoa egiteko gutxienez zazpi egun behar dira, batez ere mendizaleak bazarete.

Bergamotik hasi daiteke ibilbidea, eta Garda lakutik pasa ondoren, Bolzanora iritsi gintezke, Bolzano bera da Dolomitetako atea, Alto Adigion hiriburua, eta hemen gaua pasaz gero, aldameneko mendietatik ibilbidea mordoa egin genitzake.

Carezzako lakua, Valle de Funes edo Lavaderoko hiru gailurrak zoragarriak dira bai trekking bat egiteko eta baita bertako paisaia ikusi eta disfrutatzeko ere, ikusgarria da.

Italiako herri txikiak deskubritu, bere tradizioekin, bere jendearekin eta baita, noski, bere janariarekin. Mendietatik zabiltzatela ere mendi-aterpe asko daude tontorretan edo tontorretako bideetan, aukera izanez gero pasa ezazue gauren bat bertan, batzuetan ez dirudi Italian zaudenik, Austriako land batean baizik.

Dolomitak Italian egon arren, arkitektura, herria, hizkuntza alemaniarra... denak ekartzen du gogora Austria.

Ez itzuli Cortina de Ampezo herria ezagutu gabe, eta eskiatzaileak bazarete, ez galdu aukera, estazio hau oso-oso ezaguna da.

Eta dastatu gnocchi handia, casunzei izeneko patataz jositako hiruki formako ravioliak, mundialak dira!

Joan eta kontatu!

Buon viaggio!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!