Babestutako Edukia

Route 66 moto gainean

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2019ko aza. 2a, 05:58

Oraingo honetan moto gainean joango gara Chicagotik Los Angelesera, zer iruditzen zaizue?

Esperientzia polit bat, askotan esan izan didate ibilbide hori moton egitea mundiala dela, ezta?

Guztiz. Route 66 historikoak 3.939 kilometro hartzen ditu.

Bai, egia esan Chicagotik hasi ginen. Chicago hiri oso polita da, Ameriketako Estatu Batuetako hirugarren hiri handiena da, kultur aniztasun handia du eta merezi du bertan egun batzuk igarotzeak.

Ibilbide hau etapa desberdinetan egin daiteke, egun bakoitzean 250-300 kilometro eginda primerakoa da.

Chicagotik Springfieldera joan ginen, gasolinera mitikoak ikusten eta atseden hartuz Polk a do drive in jatetxean, filmetan ikusten den jatetxe bat da, sartu eta country musika entzuten zen, fast food janaria dastatu genuen bertan.

Missouritik Oklahoma Cityra, tartean Gay Paritaren gasolindegi mitikoa ikusirik, Gary Turnerrena, eta Kansasetik Oklahoma estaturaino joan daiteke. Inguru honetan Cars filmea inspiratuta dago, kotxe zaharrak errepide ikusgarri hauen alboetan ikusi daitezke.

Amarillo hirira bidean, Arcadia hirian, John Hargroveren etxearekin topatu gaitezke, ibilbidearen ikur den 66ko plakaz betea, Herbie kotxe famatua han dago eta baita ibilbideko geziak ere. Bere etxean sartu ginen, museo bat da, eta gustura asko berarekin kafetxo bat hartu genuen.

Amarillotik Santa Fera joaten Cadillac Ranchekin topo egiten duzu, bertan 12 cadillac erdi lurperatuta daude eta bertan margotu daiteke nahi izanez gero, ikustekoa da.

Albuquerquen globo jaialdia ikusi genuen, munduko garrantzisuena izaten da, ikusgarria!

Arizona estatuan sartuz Arroila Handia dago, paraje hauetan daukazun sentsazioa ikaragarria da. Merezi du helikoptero batean igo eta bertatik Arroila Handia ikuskatzea.

Las Vegas mitikoa ikustera ere desbideratu ginen eta moto gainean Las Vegasera sartzeak ikaragarrizko zirrara sortu zigun, filmetan bezalakoxea da, argi eta biziz josia.

Bukatzeko, Kalifornia estatuan sartu ginen, Santa Monicako kai famatuan. Hango ilunabarrak bizitu beharrezko zerbait dira!

Beti esaten dudan bezala... Ea nor animatzen den orain eta bueltan kontatzen digun!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!