Kontatu, kontatu…
Tanzania, Afrika erdialdeko herrialdea da, iparraldean Kenya eta Uganda, eta hegoaldean Zambia, Malawi eta Mozambike ditu. Gainera, kosta ere badu, Zanzibar irla.
Amets bat da lurralde hauek ikustea, bertan biltzen dituen animalien izaera eta kantitateagatik, eta Kilimanjaro bezalako gailur batek eskaintzen duen magiagatik, alegia.
5.895 metroko gailurra da, eta tontorrean elurra ikusten da. Bertako inguruetan trekking bat egitera animatzen zaituztet!
Tanzaniako parkeak ikusteko aukera bikaina bertako txofer batekin safari bat egitea da, haiek zuk ikusten ez duzuna ikusteko gai dira, prismatiko batzuen laguntzarekin gauzak asko errazten dituzte.
Tanzaniako parkeetan animalia ugari bizi da, Serengeti, Ngorongoro kraterrean, eta Manyara lakuan baita ere. Manyaran flamenko pila bat ikusten dira, eta baita zikoinak eta pelikanoak ere. Ngnorongoron aldiz, Simba lehoiarekin topa gaitezke eta ñuen migrazioa ere ikus dezakegu, ikaragarria da!
Zebrak eta hipopotamoak, errinozero eta elefanteak.
Niri elefante eta lehoi batzuen arteko borroka ikustea tokatu zitzaidan, eta ikaragarrizko ikuskizuna bilakatu zen.
Kontuan eduki, Tanzaniara joatea ez dala zoologiko batean sartzea bezala, hau natura da, eta batzuetan animalia batzuk ikusten dira eta besteetan beste batzuk, urtaroaren arabera ere oso ezberdina izaten da migrazioak direla eta.
Eta Serengeti parkea, izugarrizkoa da! Kenyako Masaia Maran alboan dago, eta ezaguna da uztailetik urriraino iparraldera joaten diren migrazioengatik, benetan ikuskizun itzela!
Hakuna Matata!!