Udaran Islandiara?

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2019ko uzt. 7a, 05:59

Uda honetan orduan proposamena Islandia da?

Bai… Dudarik gabe.

Esan ba zergatik aukeratu duzun Islandia.

Islandiak lasaitasuna eskaintzen dizu, paisai zoragarriak, zeru liluragarriak…Hainbeste ordu paisaiak ikusteko, eta zeruak kontenplatzeko.

Zerua iluntasunean arrosa bihurtzen da, eta uztailean, eguzkiak 24 orduz egoten jarraitzen du. Horrek esan nahi du egunak eta gauak luzeagoak direla eta gauean zaila dela oheratzea!

Bai, baina ipar aurorak ezin dira ikusi, ezta?

Ez, egia da, baina beste gauza positiboak badauzka udan joateak. Islandiaren barneko errepide malkartsuak jendearentzako irekita daude udan, arrisku handirik gabeko leku asko daude bidaiatu ahal izateko.

Hala eta guztiz ere, zuhurra izan behar duzu, eta bidaia hasi aurretik eguraldiaren eta errepideen egoera egiaztatu beharko zenuke. Era berean, kontuan izan arlo batzuetan sartzeko 4x4 ibilgailua behar duzula.

Eta Islandian zer dago ikusteko?

Hoberena autokarabana bat, edo kotxe 4x4 bat hartzea da. Irla da, eta bertan lakuak, izebergak, geyserrak, galdarak, sumendiak, iturburu beroak, ur-jauziak, naturaren mirari amaigabeak daude… Ez ahaztu Myvatneko lakua. Islandia ikuskizun naturala da, arruntetik kanpo dago!

Eta Reykjavik, esaten duten bezain modernoa da?

Bai, iparraldean dago kokatuta eta aktibitate asko eskaintzen dizu; bai kulturalki eta baita naturaren aldetik ere.

Islandiako energia berriztagarrien politiken bitartez, oso erabilgarri dago uraren erabilera (hau da, igerileku edo saunetarako) oso merkea da, eta horregatik, Islandiako biztanleen gogokoena da. Reykjaviken 18 igerileku natural daude, eta hiriko urmaela oso ezaguna da.

Udan Unibertsitatearen alboan, erakusketak eta musika zuzenean egoten dira. Gauean ere giro handia dago. Lokalak oso modernoak dira, eta egunean zehar kafetegiak dira eta arratsaldean pub batean bihurtzen dira.

Eta janaria?

Islandia garestia da, hori kontuan eduki behar da. Jende asko ikusten da supermerkatuetan janaria erosten, aurreikuspenak edukitzeko; batzuetan gustura zaude laku batean, eta alboan ez dago jatetxerik eta.

Kontuan eduki irla batean gaudela, eta arraina oso ona da. Zopak ere, mundialak dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!