Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora...

Erabiltzailearen aurpegia

Nora goaz oraingoan?

Kruzero bat egiteko gogoa daukat, itsasoa zeharkatuz herrialde ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du eta.

Bai, baina herriak ikusi edo ezagutzeko aukera?

Galdera ona, portuaren kokapenak eta herriaren tamainak hemen zerikusi haundia du. Hau da, Mediterraneoa zeharkatzen duten itsasontziak Erroma eta Florentzia ikusteko aukera ematen dizute; horietan portua urrun dago, eta monumentuak eta leku esanguratsuenak ikusteko denbora ematen du. Adriatikotik aldiz, Santorini, Mikonos eta bestelako uharte txikietan gelditzen da, eta horiek ezagutzeko denbora daukazu; txikiagoak dira, eta itsasontzia bertan dago. Fiordoak ezagutzeko ere era erosoa da, eta itsasotik fiordoak ikustea sekulakoka da.

Benetan herrialde politak!

Bai, ibilbideak politak izaten dira. Gainera, aldatzen saiatzen dira eta, orain, Korsika nahiz Sardinia ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Primeran. Orain, konta iezazkidazu itsasontziaren ezaugarriak.

Itsasontziak hotelak bezelakoak dira. Itsasontziaren barruan ez duzu ezeren faltarik izango, denetarik dago (igerilekua, kasinoa, jatetxeak, medikua...). Ikuskizunak, adibidez, oso onak izaten dira, eta gauza asko daude egiteko; aspertzea ezinezkoa da.

Nola, denerako denbora ematen du?

Bai, kruzero batean atseden hartzea zaila da. Gauero, itsaontzi-gelan eguneroko moduko bat uzten dute, eta bertan hurrengo egunean egin dezakezun guztia azaltzen dute: txangoetako ordutegiak, zein jarduera dauden, zein ordutan sartu eta ateratzen den itsasontzia edo hurrengo eguneko gaia (inauteriak neguan, gau zuria, gala afaria,...).

Familiarekin joateko, zer iruditzen?

Aukera ona da, itsasontzian oso eroso sentitzen dira familiak. Umeentzat hainbat eremu daude, eta familiei zuzendutako jarduerak ere bai, primeran pasatzen dute! Eta itsasontzi batean joatea beti gehigarri bat da etxeko txikientzat. Gainera, ez pentsa familiak bakarrik joaten direnik, lagun taldeak ere joaten dira. Diskoteka, kirola egiteko eremu ezberdinak daude… Eta dena barne aukera ere har dezakegu

Zein itsasontzi gomendatuko zenidake?

Bakoitzak bere xarma du. Gu kruzero zaleak gara, ezberdinak egin ditugu eta guztietan oso ondo pasa dugu. Hizkuntza aldatzen da, itsasontziaren tamaina… Pertsona bakoitzari hobekien egokitzen zaion kruzeroa eskaintzen saiatzen gara.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!