Friburgo eta Alemaniako Oihan Beltza

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2019ko mar. 16a, 05:57

Oihan Beltza, berez, Stuttgart eta Basilea bitartean dauden herri txikiek, basoek eta zelaiek osatzen dute. Bidaia Frankfurt hirian hasiko dugu.

Eta hurrengo bidaia noruntz?

Zer iruidtzen Alemania aldera?

Baina Alemania oso handia da, zer ikusiko dugu?

Hegoaldera joango gara, Oihan Beltza izeneko inguruak gurutzatuko ditugu. Oihan Beltza, berez, Stuttgart eta Basilea bitartean dauden herri txikiek, basoek eta zelaiek osatzen dute. Bidaia Frankfurt hirian hasiko dugu. Frankfurt oso hiri modernoa da, Alemaniako finantza hiriburua da, bertan Europako erdialdeko burtsa dago.

Hiria Meno ibaiak zeharkatzen du eta udan ibaiaren alboak jendez beteta egoten dira. Museo interesgarriak daude ikusteko, opera eta auzo bereziak, Romer izenekoa, adibidez. Frakfurten nazioarteko azoka garrantzitsuak daude, autoena eta liburuena, adibidez, eta jende asko mugitzen dute.

Hiriburu honetatik irten eta hegoaldera, Heidelberg izeneko herrira joango gara. Bere gaztelua oso aberatsa da, eta hiri hau unibertsitatez beteta dago; gazte ugariz eta anaitasun elkartez beteta. Nekar ibaiak zeharkatzen du hiria, eta arrauna praktikatzen dute urte osoan.

Hemendik Friburgora joango gara, Oihan Beltzaren hasieran dago, eta hiriburu ekologikoa da. Hemen ere unibertsitate ugari daude eta, kontuz ibili, kaleak kanal txikiz beteta baitaude; ez hanka sartu, busti egingo zarete eta. Umeek jostailuzko ahateak jartzen dituzte, eta jolasean ibiltzen dira.

Friburgotik Triberg izeneko hirira joaten bagara, zuhaitzez betetako basoak zeharkatuko ditugu, eta kuku erlojuz apaindutako hainbat etxe ikusi ahal izango ditugu. Arotz asko daude, eta hainbat lan egiten dituzte egurrarekin.

Azkenik, egun batzuetan lasai ibiltzeko, Titisee izeneko lakuan gera gaitezke. Oso polita da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!