Oso zaila izango da kolore horiek deskribatzea, ezta?
Bai. Koloreak, isiltasuna mendi eta zuhaitz artean... Natura!
Ba saiatu, kontatu. Ea Norvegiako lurraldean sartzen garen.
Norvegian aurora borealak ikusten dira, batik bat, urritik apirilera bitarte. Norevegiako klima munduko beste leku batzuetan baino leunagoa da, normalean, eta iparraldeko argiak miresteko aukera ematen du horrek. Hala ere, arropa beroak janztea beharrezkoa da, hotz handia egiten baitu. Hori ona da aurorak ikusteko, zerua horrelakoetan argiago egoten da-eta.
Bertakoek zortea dute aurorak egunero ikusi ahal dituztelako, goizetan, ikastolara nahiz lanera joateko garaian. Litekeena da, hangotarrek laguntzea, argi magiko horiek zeru zabalean barrena aurkitzen.
Iparraldean, zirkulu polarretik gora, Tromso izeneko herrialdean ikusten dira erraz. Bertan, hiriaren ondoan dauden «txaboletako» batean lo egin daiteke, basoaren erdian. Ikaragarria da.
Izan ere, txabola diote, baina txabola horiek luxu bat dira, magikoak dira. Bertako arrantzaleen etxeak dira, Rorbour deitzen zaie, eta lasaitasuna asko estimatzen da. Handik bi kilometrora Prestvannet lakua dago, erreserba naturala da, eta leku zoragarria da, hura ere, aurora borealak ikusteko.
Beste leku magiko bat, Alta izeneko hiri bat da. Bainu publiko batzuk ditu, eta bisitariak aire librean egoten dira, bainuontzi batzutan, aurorak ikusten dituzten bitartean erlaxatuta.
Eta, jakin daiteke noiz ikus daitezkeen aurorak?
Fenomeno natural bat da.
Beste lekuren bat, aurorak ikusteko?
Niri leku zoragarria iruditu zitzaidan, Finmark izeneko hiria. Jende gutxiagao dago, eta naturaz betetakoak ditu inguruak.
Eta, zer gehiago egin daiteke lurralde horretan, bertan zaudela aprobetxatuz?
Txango polittak daude, bai uretako motorretan, leretan txakurrekin,... Kirkenesan, adibidez, karramarroa arrantzatzera joan, eta gero norbere etxolan prestatzeko eta afaltzeko aukera eskaintzen dute. Beste aukera bat da kayakean ibiltzea ere, Lofoten herrialdean, zeruan argi magikoak ikusten dituzun bitartean. Uretan ere islatuta ikusten dira. Fenomeno horrek morild du izena, ura fosforeszente bilakatzen da.
Gogoa piztu zait Norvegia ezagutzeko, a zer nolako itxura duen. Zer jan genezake bertan?
Norvegiako jendeak Rakfisk izeneko plater bat jateko ohitura du: erdi hartzitutako amuarraina da, garizko tortillarekin. Hasieran, usainak atzera bota gaitzake, baina, gero, probatutakoan, zoragarria da. Gazta ere bertako produktua da, eta ardiarenak eta behiarenak jateko ohitura dute; batzuetan, keztatuta edo hainbat espezierekin jaten dute gazta. Eta izokina, noski! Modu askotara prestatzen dute norvegiarrek.
Ongi da, orduan argi daukat. Hurrengo bidaia Norvegiara!