Astelehenean amaituko da bertsolaritzaren ikerketak egiteko eskariak egiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Mintzola 2016ko irailaren 6a

Argazkia: Conny Beyreuther

Bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko bi ikerketa kontratu esleituko dituzte Mintzola Ahozko Lantegiak, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskararen eta Ikerketaren arloko errektoreordetzek. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari eskainiko dituzte.

Pasa den udaberrian zabaldu zen bertsolaritza ikertzeko eskaintzen diren bi ikerketa kontratu eta hiru proiektu sariak eskuratzeko deialdia. Irailaren 12an, datorren astelehenean, amaituko da eskariak egiteko epea.

2013an esleitu zen lehen aldiz ikerketa kontratua eta ordudanik urtero egin da deialdia. Aurten, gainera, bi ikerketa kontratu dira eskaintzen direnak. Proiektu sarien kasuan, hirugarren urtez egiten da eskaintza. Beñat Romerak, Jon Martinek eta Pantxix Bidartek eskuratu zuten proiektu saria iaz eta hilabete amaieran aurkeztuko dituzte euren emaitzak.

Interesa izanez gero, prozeduraren inguruko informazio guztia topa daiteke hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!