Hitza hitz, gutxienez

Erabiltzailearen aurpegia

Hauteskunde programak herritarrek auditatu beharko genituzke lau urtean behin, egiten dituzten proposamenak benetan gauzatu dituzten edo ez balidatzeko.

Hauteskunde garaiak ditugu. Orain gutxi pasa berri ditugunez gain, hilaren 26an, udalerrietakoak, probintzia mailakoak eta Europako politikak erabakitzeko abagunea izango dugu herritarrok. Promesa potoloen eta hitz hutsen garaiotan, norbanako bakoitzaren eta gizarte osoaren ordezkari izango ditugun pertsonak hautatuko ditugu. Pertsonak bezain garrantzitsuak dira, ordea, hauteskunde programak. Irudiaren eta marketinaren aurrean mamiari gehiago erreparatu beharko geniokeelakoan nago. Zein proposamen zehatz egiten dituzte? Baliagarriak dira? Egingarriak? Baina batez ere, beteko dituzte? Hauteskunde programak herritarrek auditatu beharko genituzke lau urtean behin, egiten dituzten proposamenak benetan gauzatu dituzten edo ez balidatzeko. Hitza hitz, gutxienez.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!